XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3

Irukotea txintxo
beti aste ta jai:
on Jose, sankristaua,
serora ere bai;
erria serbitzeko
irurak ziran gai,
gozo-gozo artuaz
arreba ta anai,
iñor zapuzterikan
aiek etzuten nai.

4

On Jose egunero
meza ematera,
beste biak ere bai
arekin batera.

Eliz-lanak eginda
andikan atera,
beren etxeetara
zerbait egitera;
orrelaxe zijoan
aien bizikera.

5

On Jose gertatu zan
amar urtez-edo
amatxoren ondoan
antxe bero-bero,
jaki goxoak jartzen
zizkan egunero.

Baiña sortu zitzaion
naikoa endredo,
gauzak aldatu ziran
ama il da gero.